Hamarkada Deitoragarria
Hamarkada Deitoragarria | |
---|---|
Mota | garai historikoa : Espainiako Erregimen Zaharra |
Honen parte da | Espainiako Aro Gairaikidearen Historia |
Denbora-tarte | 1823ko abuztuaren 31 - 1833ko irailaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Hamarkada Deitoragarria edo absolutismoaren bigarren berrezarpena (1823-1833) deritzo Espainiaren historia garaikideko aro bati; berau Fernando VII.aren erregealdiaren azken fasea izan zen (1814-1833), Hirurteko Liberalaren ondoren (1820-1823), zeinetan 1812an aldarrikatutako Cadizko konstituzioa indarrean egon zen. Zenbait historialarik, Josep Fontanak adibidez, bigarren izena nahiago dute zeren eta Fernando VII.aren heriotzetik haratago luzatzen baitu iraupena, absolutismoaren amaiera arte, 1834. urtera arte, alegia.
Hirurteko Liberalaren amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1823eko apirilaren 7an San Luisen ehun mila semeen inbasioa gertatu zen, Angulemako duke Luis Antonio Borboi Espainia liberala menderatu zuenak gidaturiko armada frantsesaren inbasioa, alegia. Gobernu frantsesaren ekimena izan zen inbasioa, Espainiako independentzia gerran pairatutako porrotaren ordaina jaso eta, hartara, bere nazioarteko posizioa berretsi nahi baitzuen.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian izandako eraginen artean, San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioarekin erregimen absolutista ezarri zenean, Gipuzkoako hiriburutza Tolosara aldatu zen Donostiatik, eta ez zen berriro kostaldeko hirian ezarri 1854a arte, non erresuma 52 probintziatan banatu zuten.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Donostia, Gipuzkoako hiriburua.» www.bngipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).